BAUBOTANIK
edo eraikuntza botanikoa
"Baubotanik" estudioa 2007. urtean sortu zen Ferdinand Ludwig, Oliver Storz eta Hannes Schwertfeger arkitektoen eskutik. Baubotanik-en oinarria, arkitektura botanikaren alderdi bat bezala ulertzea da, egitura funtzioetarako landare biziak erabiltzen direlarik. Hazkundean dauden zuhaitzen kualitate estetikoak eta estatika eta ingenieritzaren betebeharrak konbinatzen dira.
Egitura "botaniko" hauek arkitektura eta landarearen arteko elkarlanaren ondorio dira.Baubotanik estudioko arkitektuek landareak eta elementu teknikoak elkarren artean konektatzen dituzte, eraikuntzaren euskarri sistema nagusia izango den landare-egitura konposatu hibridoa sortuz.
Eraikinek berezitasun eta ezaugarri propioak garatzen dituzte. Kualitate estetikoak egituraren hazkunde autonomoaren araberakoak izaten dira. Arkitektu eta erabiltzaileak lorezain eran manipulatuko dute hazkunde prozesua, landareak urtez urte bere fguntzionaltasuna eta estetika eraiki eta eraldatzen duen neurrian.
Baubotanik-eko kideek ikerlan zientifiko esperimental propioak burutu izan dituzte "Universität Stuttgart"-eko "Institute for the Theory of modern Architecture and Design " sailean (www.uni-stuttgart.de/igma). Ikerlanen bidez zuhaitzen hazkunde prozesuko muga zehatzak ezarri ahal izan dituzte.
Iturria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario