lunes, 5 de abril de 2010

ariketaren garapena III


Orain arteko ideiari maketaren bidez bueltak eta bueltak eman ondoren, konturatu gara ez dagoela erlaziorik oraingo proposameren eta egindako eskemaren artean. Horregatik, proposamen hau alde batera utzi eta eskematik lortzen genuen antolamendua 3 DIMENTSIOETARA eramatea pentsatu dugu, erretikula espazial batsortuz.

Honetarako, Yona Friedman-en proiektu utopikoetara jo dugu.






Antolamendu berriari hasiera emateko, erabilerak modulutan banatu ditugu, 3 modulu ezberdin sortuz, zeinak elkarren artean tartekatuko ditugun. Baina erretikula espazial honen eraketan ere bi biderekin aurkitzen gara. Batetik, lehenengo irudian ikusten den bezala, moduluak berak egin alhal izango dute erretikula guztiaren egitura lana. Bestetik, eta bigarren irudian ikusten den bezala, egitura bat proposatu dezakegu, zeinak moduluak bertan txertatzeko aukera emango digun.

domingo, 21 de marzo de 2010



APARKALEKUAK ALDE ZAHARREAN




Logroñoko Alde Zaharreko aktibaziorako planteatutako programaren ondorioz, aparkalekurako beharra suertatzen zaigu.


Aire Mateus estudioak badu Lisboako Alde Zaharrean burututako aparkaleku eraikin bat. Proiektua orube maldatsuan kokatzen da. Horri erantzuna emanez, eraikina terrazatan mailakatuta agertzen da, miradore-plaza funtzioa burutzen dutelarik eta Alde Zaharreko masa dentsifikatuari hutsune sentsazioa eskeiniz



LOGROÑOKO BEHARREN ERANTZUN BILA


1.pausoa_funztioak eta beharrak aztertu. Funtzio horiek elkarerlazionatzen dituen aktibitate eskema eratu




2.pausoa_hasierako eskema hori 3.dimentsiora igaro. Behekaldean, hiritar eta bisitari guztientzat interesa duten aktibitateak kokatuko lirateke eta goikaldean, berriz, eraikin berrietako biztanleentzako funtzio osagarriak.






3.pausoa_eskema horietatik, antolakuntza baterako ondorio bat atera



miércoles, 10 de marzo de 2010

Medianeras vivas


"Medianeras vivas" es un proyecto que surge del taller "Luz, espacio y percepción" desarrollado en MEDIALAB PRADO. La propuesta trata de abarcar las posibilidades perceptivas de la luz en la recuperación de espacios urbanos degradados.
El proyecto pretende la recuperación de espacios degradados como las medianeras, a través de la luz, trabajando con filamentos de fibra óptica plástica y la fuerza del viento como activador de la instalación, para convertir una zona deprimida en un lugar de expresión de la cultura urbana y un foco de interés en la ciudad.



(medialab-prado.es/mmdia/2117)

http://www.laciudadviva.org/export/sites/laciudadviva/04_experiencias/Espaxa/med_vivas/0966_Espaxa_Medianeras_Vivas.pdf

Blog-arekin adiskidetzen... oraingoan bai!
Punto y aparte.

lunes, 2 de noviembre de 2009

H.G. GIGER DONOSTIAN


Urtero Donsatian ospatzen den "Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astea"-ren aitzakiarekin, H.G. Giger-en inguruko erakusketa parea bisitatzeko aukera izango da datorren hilabeteetan:


H.R.Giger. Atzera begirakoa / Retrospectiva

Sala kubo-Kutxa

urriak 15 - urtarrilak 10


H.R. Giger. Lan grafikoak / Eskulturak

Galería Arteko

urriak 16 - abenduak 12






H. R. Giger suitzar artista polifazetikoa dugu (Chur, 1940), alegiazko munduaren sortzailea, mundu zirraragarri eta liluragarria, cyborg, munstro, deabru eta jainkosa sataniko, fetix eta pasarte gotikoz betea. Arte Fantastikoaren ordezkari nagusienetakoa da eta egungo artista garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Sailkatzeko zaila den sortzaile honek, sinbolismo eta surrealismoarekin lotura asko ditu. Baina bere surrealismoa iluna eta beldurgarria da, kezkagarria, askotan amesgaizto itxura duten eta artegatasuna sortzen duten imajina irudikorren bidez proiektatua.


Giger-en irudia bere sorkuntza entzutetsuenarekin lotzen da berehala, hainbeste irakurgai sortu dituen Alien (Ridley Scott, 1979) filmeko munstro protagonista. Giger ezaguna baita atmosfera klaustrofobikoen sortzaile eta munstro diseinatzaile gisa, bereziki bere ibilbidean giltzarri izan den film horrekin lortu zuen arrakasta dela eta. Kritika espezializatuak Alien-arekin egin zuen lanak zientzia-fikzioaren looka aldatu zuela, generoan iraultza egin zuela adierazi izan du. Hirurogeiko hamarkadara arte gutxietsia zen generoari aukera berrien atea ireki zion. Bere look ilun eta makurra, berehalako eragin aztoratzaile izateaz gain, erreferente bihurtu zen, eta bere munstroa zinema garaikideko ikono ospetsu bilakatu zen, publikoak oro har aintzat hartua, ez generoaren zaleek soilik.


Baina, ororen gainetik, Giger artista plastikoa, marrazkilaria, eskultorea, eta batez ere, pintorea dugu. Hala adierazten du berak, bere estilo pertsonalari “biomekaniko” deitzen baitio, trebetasun handiz jatorri naturala (biologikoa) eta artifiziala (teknologikoa) duten formak sintetizatuz. Sinbiosi hori, ikonografiaren ikuspuntutik organikoaren eta ez-organikoaren arteko bat-egitetzat hartzen da, anatomiak eta organoak objektu industrialekin, haragia metalarekin batuz. Baina haragia gaixobera eta ustela, eta metala, berriz, ahaltua eta zikina. Ez da bat-egite atsegina, aitzitik, konplexua eta ezerosoa da, egonezina eta urduritasuna sortzen duena. Hori da arte modernoari egin dion ekarpen handietako bat, estetika nahastezina sortzeko erabiltzen duen kontzeptua, gaur egun gizakia inguratzen duen arazoari heltzeko, bereziki teknologiari dagokionari, bere ingurua inbaditzen duten makinen esklabo bihurtu baita gizona.